Yogioren MultiSIMa: Ezaugarriak
Eskatu orain Yogioren MultiSIMa eta gozatu haren abantaila guztiekin. Adibidez, zure zenbakia hainbat gailutan izango duzu, aldi berean!
Beharbada ez duzu jakingo zer den MultiSIM. Egon lasai! Oso erraz azalduko dizugu, Yogioren estiloan: SIM txartel bat da, zuk nahi duzun linea nagusi bati lotua.
Hau da, zure SIM txartela eta linea horretan Yogion kontratatuta dituzun zerbitzuen ezaugarri guztiak erabil ditzakezu beste gailu batzuetan.
Zertarako balio dizu? Bada, Yogiorekin kontratatutako abantaila guztiak zure telefono mugikorrean izateko, eta, aldi berean, tableta batean edo, edozein arrazoirengatik, zurekin eraman nahi duzun beste telefono mugikor batean. Hori guztia, zenbakiz aldatu beharrik gabe eta zerbitzua gailu horietan aldi berean mantenduta.
Gainera, askoz erabilgarriagoa izan dadin, Yogioren MultiSIM txartelak 20GB-ko datu-bonu bat du lotuta, linea nagusian kontratatuta dituzun megak erabili behar ez izateko.
MultiSIM zerbitzua interesatzen zaizu? Zerbitzu hau Yogioren edozein denda ofizialetan kontrata dezakezu. Zoaz gertuen duzun dendara eta eskatu nahi duzunean.
Zerbitzu honi buruzko beste zalantza edo kontsultarik baduzu, deitu edo eman zure zenbakia eta doan deituko dizugu, galdera guztiak argitzeko.